Posts by admin@mastodon.eus
 (DIR) Post #APQWAar7VrFsFRVltQ by admin@mastodon.eus
       2022-11-09T11:07:50Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       https://Sustatu.eus​en "Oinarrizko Mastodon pilulak txiolari euskaldunentzat" argitaratu dute:https://sustatu.eus/1667914976
       
 (DIR) Post #APX33BoumLzPWzmmoK by admin@mastodon.eus
       2022-11-12T15:29:23Z
       
       1 likes, 0 repeats
       
       @jordan_013 Ongi etorri https://mastodon.eus​era. Instantzia hau euskara eta euskal kulturarentzat sortu genuen. Euskaraz badakizu edo ikasteko asmoa duzu? Bestela beste instantzia bat aukeratzea gomendatzen dizugu (asmo txarrik gabe diogu).Welcome to https://mastodon.eus. This instance was created for the Basque language and culture. Do you know or intend to learn Basque? Otherwise we recommend that you choose a different instance (no offense intended).https://joinmastodon.org/communities
       
 (DIR) Post #APfZzYjWUwqBBjotto by admin@mastodon.eus
       2022-11-16T18:23:29Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Azken 24 orduetan 20 kontu batu dira Fedibertsoko txoko honetara:@idoiamenta, @davidhernandez, @SasiburuBarakaldo, @jonegi, @Itxaro, @iurgiurrutia, @Ssadi, @Txilibrista, @ItsasojauregiG, @Antton, @Ziburumaddi, @Maepage, @txunami, @Uxue, @Jurginemo, @naznaiz, @Katokushi, @Olgetan, @azeriZaharrak, @Txurine... Ongi etorri!https://kaixo.mastodon.eus webgunean informazio interesgarria aurkituko duzue.Zalantzarik baduzue galdetu eta guk edo komunitateko beste kideren batek erantzungo dizue.1/2
       
 (DIR) Post #APjXpEu1wyCZVsWewK by admin@mastodon.eus
       2022-11-18T16:06:24Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       @Lucho64700 Ongi etorri https://mastodon.eus​era. Instantzia hau euskara eta euskal kulturarentzat sortu genuen. Euskaraz badakizu edo ikasteko asmoa duzu? Bestela beste instantzia bat aukeratzea gomendatzen dizugu (asmo txarrik gabe)Bienvenue à https://mastodon.eus. Cette instance a été créée pour la langue et la culture basque. Savez-vous ou voulez apprendre l'euskera? Sinon, nous vous recommandons de choisir une autre instance (sans vouloir offenser)https://joinmastodon.org/fr/servers
       
 (DIR) Post #APnubJcwfAvXgohgXI by admin@mastodon.eus
       2022-11-20T13:45:59Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       :mastodoneus: Ikusiko zenuten bezala, komunitatera batzen den jende berriari ongietorria eman eta beren lehen bidalketari bultzada emateko ohitura dugu, jendeak elkar aurkitzea errazteko helburuarekin.:mastodoneus: #ElonOlatua​ren eraginez jende berri asko dago eta ondorioz bidalketa asko bultzatzen ditugu kontu honetatik.:mastodoneus: Nahi baduzue kontu baten bultzadak ezkutatu ditzakezue. Horretarako erabili dagokion profileko "Ezkutatu x(r)en bultzadak" aukera.
       
 (DIR) Post #APnubL29QwgS3HVKSm by admin@mastodon.eus
       2022-11-20T13:53:43Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Nahi izanez gero zuen hasierako denbora-lerrotik bultzada eta erantzun guztiak ere ezkutatu ditzakezue.:mastodoneus: Horretarako sakatu web interfazeko hasierako denbora-lerroaren goiburuko eskuineko aldean dagoen botoia. :mastodoneus: Bi aukera agertuko zaizkizue: "Erakutsi bultzadak" eta "Erakutsi erantzunak". Ez badituzue nahi, desaktibatu aukera horiek.
       
 (DIR) Post #APnyxQHN0lRYVYPQTQ by admin@mastodon.eus
       2022-11-20T17:24:25Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       @txopi @mikelgs @Hego @Hoperagnier Uste dugu aspaldian gorde genuen irudi honek ondo azaltzen duela denbora-lerro bakoitzean zer doan (egileak bere kontua ezabatu zuen).Federazioa gure instantziako jendeak beste instantzietakoak jarraitu edo interakzioak izatean sortzen da. Ez da instantzia osoen artekoa.Administratzaileek beste instantzia bateko norbait edo instantzia oso bat blokeatu dezakete, federazioa etenez.
       
 (DIR) Post #AS36uc3369En0JoPJY by admin@mastodon.eus
       2022-12-23T18:13:40Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       :mastodoneus: Azken orduetan, Mask Network enpresak pawoo.net, mastodon.cloud eta mstdn.jp instantziak erosi ditu (enpresaren negozioa sare sozialen bidezko kripto-gauzen salerosketa eta datuen ustiaketa dira). Mugimendu horren aurrean, mastodon.eus-etik instantzia horiekin ez federatzea erabaki dugu; izan ere, gurekin federatzen uzten badiegu, mastodon.eus barruan gauden erabiltzaileen datuak azter ditzakete eta gure pribatutasuna kaltetu.
       
 (DIR) Post #AS36ut3JsOYTk54Mb2 by admin@mastodon.eus
       2022-12-23T18:14:50Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Gure ustez, arazoa ez da mugimendu horren atzean enpresa bat egotea, baizik eta mugimenduak berak komunitateari sortzen dion babesgabetasun-egoera eta Mask Networkek erakusten duen etika falta.Mastodon.eus-en sorrera, burujabetza digital ariketa gisa ulertu genuen eta halaxe izaten jarraitzen du gaur egun ere. Gure helburua beti izan da euskara eta euskal kultura osatzen dugun guztiontzako esparru seguru bat sortzea, maila linguistikoan, zein teknologikoan.
       
 (DIR) Post #AS36uum1TfuL50zZui by admin@mastodon.eus
       2022-12-23T18:16:53Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Mastodon.eus-en ez dizkiegu zuon datuak hirugarrenei saltzen eta ez ditugu erabiltzen publizitatea egiteko. Hori beti horrela izan dadin konpromiso irmoa daukagu zuokin, baina baita gure buruekin ere. Hortaz, zuhurtziaz jokatuko dugu eta ez diegu utziko beste hirugarrengo batzuei hainbeste estimatzen dugunarekin espekulatzen.Gure komunitatean pribatutasuna balio bat da eta ez dago salgai.:mastodon: Segi dezagun komunitate seguru honetaz disfrutatzen.
       
 (DIR) Post #AXLspJviCZ7CI6OX2W by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T09:56:16Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodon: Mastodon.eus kudeatzen dugunok, Metari ongietorria ematea Fedibertsoko komunitate txiki honen aurkako arazo larria izango litzatekeela baloratu dugu eta "ANTI-META FEDI PACT" itunarekin bat egitea erabaki dugu. Horregatik, Metak Fedibertsoaren barruan abian jar ditzakeen proiektu guztiak blokeatzeko asmoa daukagula jakinarazi nahi dizuegu.
       
 (DIR) Post #AXLspLZS6IUvNdzmca by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T09:56:45Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Horrek esan nahi du ez dugula proiektu horiekin federatuko eta ezin izango ditugula hango erabiltzaileak jarraitu. Eta, noski, beraiek ere ezin izango gaituztela gu zelatatu. Baina... zergatik hartu dugu erabaki hau? Lau arrazoi nagusi daude:
       
 (DIR) Post #AXLspNGjmqiSeBFrjE by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T09:57:22Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Kapitalismoaren lehiaren aurka, baina kapitalismotik: Metak ez du merkaturik nahi, monopolioa nahi du. Hori lortzeko modurik errazena egunen batean lehiakide bihur daitezkeen enpresak erostea da. Argi eta garbi esan nahi diegu ezin dituztela sare deszentralizatuak erosi!
       
 (DIR) Post #AXLspOshnAgHeE1hY0 by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T09:57:39Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Historia ezagutu ezean errepikatu egiten da: adibidez, Google XMPP federazioan sartu zenean protokoloa hil zuen. Ez zen lehen kasua izan https://ploum.net/2023-06-23-how-to-kill-decentralised-networks.html
       
 (DIR) Post #AXLspRyUI85ZF1krTc by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T10:00:13Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Gure pribatutasuna suntsitu nahi dute: nahikoa da alderatzea zein diren Threads aplikazio berriak eskatzen dituen baimenak eta zeintzuk diren, adibidez, Mastodon aplikazio ofizialean eskatzen direnak.
       
 (DIR) Post #AXLspTjfkBQUheq3f6 by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T10:00:49Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Gora tokian-tokiko komunitate txikiak: uste dugu Fedibertsoak, burujabetza teknologikoaren eta erabiltzaileon askatasunaren alde lan egin behar duela. Elkarlanaren ondorioz federatutako hurbileko komunitate txikiz osatutako Fedibertsoan sinisten dugu eta zentzu horretan lanean jarraitzeko asmoa dugu.
       
 (DIR) Post #AXLspVVv8HcADaQ6VM by admin@mastodon.eus
       2023-07-04T10:01:37Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :fedibertsoa: Segi dezagun euskararen, burujabetza teknologikoaren eta pribatutasunaren aldeko proiektu txiki bezain erraldoi honetaz askatasunez disfrutatzen! :mitxelenaxvi:
       
 (DIR) Post #AXSmB1nAa6Wk83rV20 by admin@mastodon.eus
       2023-07-06T15:32:45Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       :mastodon: Oraintxe argitaratu dute Mastodonen 4.1.3 bertsio berriaren Docker irudia.:mastodoneus: Laster batean ekingo diogu eguneraketari. Baliteke prozesuak iraun bitartean une batzuetan zerbitzua erabilgarri ez egotea.:mastodoneus: Espero dugu laster izango garela berriz ere zuekin!
       
 (DIR) Post #AXSmB3gVXqO1zylCvQ by admin@mastodon.eus
       2023-07-06T16:03:30Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodoneus: Dena ondo joan dela dirudi. Mastodonen 4.1.3 bertsio berria erabiltzen ari gara!:mastodon: Segurtasun eguneraketez gain, badira bestelako zuzenketa eta hobekuntza batzuk ere. Hemen duzue aldaketen zerrenda (ingelesez)https://github.com/mastodon/mastodon/releases/tag/v4.1.3
       
 (DIR) Post #AXSmB5PD97jtKugQF6 by admin@mastodon.eus
       2023-07-06T16:52:53Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       :mastodonerrorea: Zuzendu dituzten segurtasun arazoetatik bi kritikoak ziren (9,9/10 eta 9,3/10), beste bi larritasun handikoak (7,7/10 eta 7,5/10) eta bat ertainekoa (5,4/10).⚠️ Arazorik larrienak aukera ematen zuen bereziki prestatutako multimedia fitxategiak igoz zerbitzariaren kontrola hartzeko 😱 :firefox: Gehienak Mozillak eskatuta egindako auditoria batean aurkitu dituzte.🔎 Hemen dituzue xehetasunak (ingelesez) https://github.com/mastodon/mastodon/security