Post AXLspVVv8HcADaQ6VM by admin@mastodon.eus
(DIR) More posts by admin@mastodon.eus
(DIR) Post #AXLspJviCZ7CI6OX2W by admin@mastodon.eus
2023-07-04T09:56:16Z
0 likes, 0 repeats
:mastodon: Mastodon.eus kudeatzen dugunok, Metari ongietorria ematea Fedibertsoko komunitate txiki honen aurkako arazo larria izango litzatekeela baloratu dugu eta "ANTI-META FEDI PACT" itunarekin bat egitea erabaki dugu. Horregatik, Metak Fedibertsoaren barruan abian jar ditzakeen proiektu guztiak blokeatzeko asmoa daukagula jakinarazi nahi dizuegu.
(DIR) Post #AXLspKidGgFMjpHbI8 by kilkerra@mastodon.eus
2023-07-04T11:43:27Z
0 likes, 0 repeats
@admin
(DIR) Post #AXLspLZ67cDLMXpV4K by selea@social.linux.pizza
2023-07-04T13:25:12Z
0 likes, 0 repeats
@kilkerra I remember how much I HATED those shrooms as a low level Maplestory player@admin
(DIR) Post #AXLspLZS6IUvNdzmca by admin@mastodon.eus
2023-07-04T09:56:45Z
0 likes, 0 repeats
Horrek esan nahi du ez dugula proiektu horiekin federatuko eta ezin izango ditugula hango erabiltzaileak jarraitu. Eta, noski, beraiek ere ezin izango gaituztela gu zelatatu. Baina... zergatik hartu dugu erabaki hau? Lau arrazoi nagusi daude:
(DIR) Post #AXLspNGjmqiSeBFrjE by admin@mastodon.eus
2023-07-04T09:57:22Z
0 likes, 0 repeats
:mastodoneus: Kapitalismoaren lehiaren aurka, baina kapitalismotik: Metak ez du merkaturik nahi, monopolioa nahi du. Hori lortzeko modurik errazena egunen batean lehiakide bihur daitezkeen enpresak erostea da. Argi eta garbi esan nahi diegu ezin dituztela sare deszentralizatuak erosi!
(DIR) Post #AXLspOshnAgHeE1hY0 by admin@mastodon.eus
2023-07-04T09:57:39Z
0 likes, 0 repeats
:mastodoneus: Historia ezagutu ezean errepikatu egiten da: adibidez, Google XMPP federazioan sartu zenean protokoloa hil zuen. Ez zen lehen kasua izan https://ploum.net/2023-06-23-how-to-kill-decentralised-networks.html
(DIR) Post #AXLspRyUI85ZF1krTc by admin@mastodon.eus
2023-07-04T10:00:13Z
0 likes, 0 repeats
:mastodoneus: Gure pribatutasuna suntsitu nahi dute: nahikoa da alderatzea zein diren Threads aplikazio berriak eskatzen dituen baimenak eta zeintzuk diren, adibidez, Mastodon aplikazio ofizialean eskatzen direnak.
(DIR) Post #AXLspTjfkBQUheq3f6 by admin@mastodon.eus
2023-07-04T10:00:49Z
0 likes, 0 repeats
:mastodoneus: Gora tokian-tokiko komunitate txikiak: uste dugu Fedibertsoak, burujabetza teknologikoaren eta erabiltzaileon askatasunaren alde lan egin behar duela. Elkarlanaren ondorioz federatutako hurbileko komunitate txikiz osatutako Fedibertsoan sinisten dugu eta zentzu horretan lanean jarraitzeko asmoa dugu.
(DIR) Post #AXLspVVv8HcADaQ6VM by admin@mastodon.eus
2023-07-04T10:01:37Z
0 likes, 0 repeats
:fedibertsoa: Segi dezagun euskararen, burujabetza teknologikoaren eta pribatutasunaren aldeko proiektu txiki bezain erraldoi honetaz askatasunez disfrutatzen! :mitxelenaxvi: