Post AS36ut3JsOYTk54Mb2 by admin@mastodon.eus
(DIR) More posts by admin@mastodon.eus
(DIR) Post #AS36uc3369En0JoPJY by admin@mastodon.eus
2022-12-23T18:13:40Z
0 likes, 1 repeats
:mastodoneus: Azken orduetan, Mask Network enpresak pawoo.net, mastodon.cloud eta mstdn.jp instantziak erosi ditu (enpresaren negozioa sare sozialen bidezko kripto-gauzen salerosketa eta datuen ustiaketa dira). Mugimendu horren aurrean, mastodon.eus-etik instantzia horiekin ez federatzea erabaki dugu; izan ere, gurekin federatzen uzten badiegu, mastodon.eus barruan gauden erabiltzaileen datuak azter ditzakete eta gure pribatutasuna kaltetu.
(DIR) Post #AS36ut3JsOYTk54Mb2 by admin@mastodon.eus
2022-12-23T18:14:50Z
0 likes, 0 repeats
:mastodoneus: Gure ustez, arazoa ez da mugimendu horren atzean enpresa bat egotea, baizik eta mugimenduak berak komunitateari sortzen dion babesgabetasun-egoera eta Mask Networkek erakusten duen etika falta.Mastodon.eus-en sorrera, burujabetza digital ariketa gisa ulertu genuen eta halaxe izaten jarraitzen du gaur egun ere. Gure helburua beti izan da euskara eta euskal kultura osatzen dugun guztiontzako esparru seguru bat sortzea, maila linguistikoan, zein teknologikoan.
(DIR) Post #AS36uum1TfuL50zZui by admin@mastodon.eus
2022-12-23T18:16:53Z
0 likes, 0 repeats
:mastodoneus: Mastodon.eus-en ez dizkiegu zuon datuak hirugarrenei saltzen eta ez ditugu erabiltzen publizitatea egiteko. Hori beti horrela izan dadin konpromiso irmoa daukagu zuokin, baina baita gure buruekin ere. Hortaz, zuhurtziaz jokatuko dugu eta ez diegu utziko beste hirugarrengo batzuei hainbeste estimatzen dugunarekin espekulatzen.Gure komunitatean pribatutasuna balio bat da eta ez dago salgai.:mastodon: Segi dezagun komunitate seguru honetaz disfrutatzen.