Post AzTebxMRs5AyNHnPOa by theklan@mastodon.eus
 (DIR) More posts by theklan@mastodon.eus
 (DIR) Post #AzTebxMRs5AyNHnPOa by theklan@mastodon.eus
       2025-10-22T19:17:49Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Zazpi urtez, gutxienez, esaldi hau egon da @euwikipedia|ko David Guetta artikuluan: "Zarauzko Txanela diskotekan DJ lanetan aritu izan zen; ondoren ere kontzertuak eman izan ditu bertan".Irakasle batek esan dit erabiltzen zuela adibide hori bandalismoaren adibide gisa, baina gaur ikasleei esan dionean, ikasleak gora etorri dira eta... "Zarauzko Kupelan edo Beraexten" testua gehitu dute.Uste dut garaia zela bromarekin amaitzeko, eta artikulua zuzendu dut https://eu.wikipedia.org/wiki/David_Guetta, baina:
       
 (DIR) Post #AzTebyi6r264YkwDnU by theklan@mastodon.eus
       2025-10-22T19:22:36Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Gauza da eztabaida izan dugu ea esaldia egia ote zen. Hau da, erreferentziaren bat aurki ote zitekeen. Ze, bere horretan, ez da oso eroa esatea paristar bat Zarautzen beraneatzen ari zela DJ gisa aritu zela.Eta bai, badaude iturriak, Wikipediako artikuluaren aurretik.
       
 (DIR) Post #AzTebzgNEyIpZf8LjM by theklan@mastodon.eus
       2025-10-22T19:42:02Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       Eta, noski, Adimen Artifizialak datu hori hartuta du, eta eskaintzen du. Perplexityren erantzuna.