Post Apm0pNwW6AeE4RioWe by txo_elurmaluta@mastodon.eus
 (DIR) More posts by txo_elurmaluta@mastodon.eus
 (DIR) Post #Apm0pNwW6AeE4RioWe by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T11:20:51Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Animazioa gogoko duzue?Nik bai eta garai itzeletan gabiltza animazioakin, ezetz? frogatzera nator ๐Ÿ™ƒ Aspaldian baditudala gogoak azken boladan (urteak?) ikusi ditudan hainbat animazio seriak hemendik aipatzeko, gomendio moduan eta itzelak direlako ๐Ÿ˜ŠEa nola geratzen den hau. Litekeena da gaur ez amaitzea eta beste rato batean berrartzea ๐Ÿ˜… Hurrengo bidalketak "deiadar urrikoa" bezala jarriko ditut denbora-lerro lokalan kaka ez emateko.Ea ba, animazio serie andana:#ikusteko #animazioa
       
 (DIR) Post #Apm0pOygFbyNHRk3XM by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T11:22:25Z
       
       0 likes, 1 repeats
       
       "Scavengers Reign"2023Joseph Bennett + Charles HuettnerZientzia fikziozko izugarrizko seriea. Trazo argi eta erritmo lasaia, baina akzioz jantzita ere. Mundu eta natura estralurtar oso interesgarri eta ezberdina islatzen du. Oso irudimentsua eta ongi egina.Oraingoz denboraldi bat.Gainera @harriorrihar proiektuan egon da, oker ez banaiz arte kontzeptutan.
       
 (DIR) Post #Apm0pWClNeOfh9NtxY by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T11:23:09Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       "Tuca & Bertie"2019โ€“2022Lisa HanawaltIngelesez sit-com deritzon komedia mota da. Pisu batean elkarrekin bizi diren 30 ta piko urteko bi emakume-txori dira protagonistak : Tuca, tukan bat dena, eta Bertie, birigarro bat.Begirada feminista nabaria duela esango nuke, emakumeen arazoetaz hitzegite duelako etengabean begirada kritiko batetik. Oso oso oso dibertigarria da eta pertsonaiak itzelak dira. Oso gomendagarria.3 denboraldi oker ez banaiz.
       
 (DIR) Post #Apm0pdHz2djRfMsfZI by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T11:37:23Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       "Carol and the end of the world"2023Dan GutermanOso serie interesgarria hauxe ere, hasteko, proposamenagatik: Mundua bukatzear dago lurrarekin talka eginen duen planeta ezezagun batengatik. Jende gehienak bere amets, desio eta gozamenari ematen dio bide, baina Carolek bere bizitza arruntarekin jarraitu nahi du, besterik ez.Pertsonai oso berezia da Carol, apatiko modukoa baina bihotzbera. Oso bidai interesgarria eta entretenigarria planteatzen digu.Denboraldi bakarra.
       
 (DIR) Post #Apm0plQ4oQxWsmjFIG by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T11:54:27Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       "Fiona & Cake"2023Adam Muto + Pendleton WardAdventure Time serie famatuaren spin-off bat da. Berez jatorrizko seriearen "gender-swap" (genero trukaketa) ez den arren, Finn eta Jake hortik daduelako, horren forma hartzen du argi eta garbi, afera interesgarriak azalaratuz.Gidoia jatorrizko seriearekin oso modu "meta" batean erlazionatzen da eta horren pertsonaietan sakontzen du ere. Jatorrizko seriea ez duzu zertan ikusi behar baina laguntzen du.2 denboraldi, 2.a ikusteko dut.
       
 (DIR) Post #Apm0pscO33xvCzXfxA by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T12:12:16Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       "Star Trek: Lower Decks"2020-2024Mike McMahanStar Trek unibertsoaren parte den serie hau oso dibertigarria da.Animazioaz izateaz gain, badu ere proposamen berezia, izenburuak dioen moduan, espaziontzian azpiko pisuetan bizi direnen biziak kontatzen dizkigulako. Normalean beste serietan agertzen ez den bigarren mailako espaziontzi batean gainera. Enterprise-k lehenengo kontaktua egingo badu, serie honetako U.S.S. Cerritos-ek hirugarren edo laugarrena.5 denboraldi. 5.a ikusteke
       
 (DIR) Post #Apm0q0ITUyn71YHt1k by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T12:29:51Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       "Solar Opposites"2020-egunMike McMahan + Justin RoilandSortzaileak Rick & Morty eta Lower Decks-enak dira, eta bi serie horiek ikusita pixkat irudikatu dezakezue.Estralurtar familia bat (benetan ez dira familia bat) AEBtara heldu eta ezin dute abiatu hainbat arazo dela medio. Oso serie baldarra da, Rick & Mortyren antzera, eta dibertigarria oso. Pertsonaiak kristorenak dira eta lurraren duten ulemeneta eta gizakien kulturarekin duten erlazioa oso dibertigarria.6 denboraldi eta bidean.
       
 (DIR) Post #Apm0q8UT2H8aR3xZpY by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T12:45:05Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       "Rick & Morty"2013โ€“egunDan Harmon + Justin RoilandBakarrik serie berriagoak jartzeko intentzioa badut ere salbuespenen bat eginen dut denboraldi berriak dituzten batzuekin. Hau bat, mundiala delako.Jatorrian "Back to the future" pelikulen Doc eta Marty-ren parodia dira Rick eta Morty.Zientzia fikziozko serie alproja eta baldarra da. Generoa definitzen duten tropo guztiak ukitzen ditu: denboran bidaiatu, dimentsio/unibertso ezberdinak, orotariko asmakizunak... edozer.12 denboraldi.
       
 (DIR) Post #Apm0qGHe3pdObc1RxI by txo_elurmaluta@mastodon.eus
       2025-01-05T12:48:41Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Gaurkoz nahikoa, baina beste hainbat ditut sakelean eta gehio. Aurki jarraituko dut hari berean gehitzen.