Post AY5S1rtTiHA4HAeUDY by kilkerra@mastodon.eus
(DIR) More posts by kilkerra@mastodon.eus
(DIR) Post #AY5S1rtTiHA4HAeUDY by kilkerra@mastodon.eus
2023-07-25T18:10:05Z
0 likes, 0 repeats
Bizi naizen hiriko saltokietan egurrezko taulak ezarri dituzte, beirak babesteko. Parkeak hesitu dituzte, jendeak kalean lo egin ez dezan. Karriketako bozgoragailuetan alerta soinuak probatzen ari dira. Erdigunea hesi metalikoz inguratu dute, sarrera eta irteerak kontrolatzeko uniformedunak ezarriz. Militarrak eta poliziak bolo-bolo ikusiko ditugu datozen egunetan. Hainbat kale eta zubi bat itxi dituzte. Biztanleek eskumuturreko bat eraman beharko dute hirira sartzeko baimena dutela erakusteko.
(DIR) Post #AY5S1swhnlKxXTAZt2 by kilkerra@mastodon.eus
2023-07-25T18:10:34Z
0 likes, 0 repeats
Herriko bestak dira, eta ni gerran bagina bezala sentitzen naiz.
(DIR) Post #AY5S1tUNmYH9DuvTNY by kiribilketan@mastodon.eus
2023-07-25T18:17:36Z
0 likes, 0 repeats
@kilkerra joateko gogo guztia kendu zait 😔 Inbasioarekin... animo (edo)!
(DIR) Post #AY5S1uE72Wr5VkJzeq by kilkerra@mastodon.eus
2023-07-25T20:14:36Z
0 likes, 0 repeats
@kiribilketan Milesker... Ostiralean ihes eginen dut!
(DIR) Post #AY5S1uyuEYHlqsDMau by bixardune@mastodon.eus
2023-07-26T13:01:45Z
0 likes, 0 repeats
@kilkerra Ongi etorri, festa zein jaien ondoriozko #errefusaratuak!Bene-benetan: nahi izanez gero, abaroa izanen du berorren Kilkertasunak gure herriño honen sartaldeko puntan...
(DIR) Post #AY5cR6H4Nni1epMBw8 by kilkerra@mastodon.eus
2023-07-26T14:58:24Z
0 likes, 0 repeats
Estimatua, @bixardune​! Zernahi gisaz, jadanik aterpea eskainia diote kilker xume honi, besteren xuloetan kantatuko dut asteburu honetan.