Post AX7HRT9dpuUhQxEcds by txikillana@mastodon.eus
(DIR) More posts by txikillana@mastodon.eus
(DIR) Post #AX7HRRFwtULpXwAdCC by txikillana@mastodon.eus
2023-06-26T18:41:46Z
0 likes, 0 repeats
Datorren astian Parisen egongo gara, 5 egun pasatzen. Ostatu inguruak esploratzen nabil google street viewekin, eta ondo-onduan Louise Michel izeneko liburutegi bat dakagula konturatu naiz. https://biblouisemichel.wordpress.com/qui-sommes-nous/ Imajinatzen dozue liburutegi publiko bat hamen, Marc Legaz, Felix Likiniano edo Lucio Urtubia izenakin? Nik bez. 😈 Txillardegiri be bat eskaintzeko erreparuak dakan sotana-izardi-usaiñeko gizarte honetan...
(DIR) Post #AX7HRT9dpuUhQxEcds by txikillana@mastodon.eus
2023-06-26T18:43:06Z
0 likes, 0 repeats
Bide batez: badakaguz bizpahiru plan lotuta (Torre Infiel, Lubre, PSG kanpofoballa) baiña iñok 12-15 urteko mutiko birekin egitteko sujerentziarik badaka, ils seront trés ongi etorries!
(DIR) Post #AX7HRUL1R5Bx6XZE1I by bixardune@mastodon.eus
2023-06-27T12:20:28Z
0 likes, 0 repeats
@txikillana Katakunbak ikusteko modukoak iruditu zitzazkidan. Katakunba turistifikatuez ari naiz, jakina, ze Pariseko lurrazpia gruyére gazta baino zulatuago omen dago, leizezulozale zaren aldetik jakingo duzunez...
(DIR) Post #AX7HRVSrFR3Ob8Ezs8 by txikillana@mastodon.eus
2023-06-27T11:00:03Z
0 likes, 0 repeats
Arraixua! Oin dala hillabete inguru Euzkadi Irratiyan Arantxa Vaillant elkarrizketatu zeben (Jeu de Paume museoko arduradunetako bat), eta Parisen egitteko gauza guatxixak azaldu zittuan. Baiña ez dot elkarrizketiori topatzen, "Nahieran" zera horretan!
(DIR) Post #AX7LmwEFKkBVVIshpg by txikillana@mastodon.eus
2023-06-27T13:09:12Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune Irakurria dut, bai, baina familiakoei lurpeko mediotik atseden pixka bat eman nahi diet. Haiek ez badidate apropos eskatzen, behintzat! 😉 Oker ez banago, gehienak harria ateratzeko tunel artifizialak dira.