Post AUfctMqeFdQDXsb6My by txopi@mastodon.eus
 (DIR) More posts by txopi@mastodon.eus
 (DIR) Post #AUfctKXQq6rWNhaj8i by txopi@mastodon.eus
       2023-04-14T21:00:24Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Asteburu honetan gure semearen 13. urtebetetzea ospatuko dugu eta #smartphone bat oparituko diogu. Hori dela eta, praktika onak helarazi nahi dizkiogu, berak sakelako telefonoa modu osasungarri batean erabil dezan.https://ikusimakusi.eus/2023/nola-erabili-zure-lehen-telefono-adimenduna/
       
 (DIR) Post #AUfctLX78mCbT0RzHc by desertorea@mastodon.eus
       2023-04-15T00:49:51Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @txopi erantzun errazik (eta laburrik) ez duen galdera batekin nator, baina zure iritzia ezagutzea gustatuko litzaidake: nola erabaki noiz den zilegi nerabe baten telefonora sartzea? Hau da, nola marraztu gaztearen heziketa/sozializazio egokiaren eta bere pribatutasuna urratzearen arteko muga? (Legeak esan dezakeena alde batera.)
       
 (DIR) Post #AUfctMJgED3BtdAlyy by txopi@mastodon.eus
       2023-04-15T02:48:31Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @desertorea gurasook sarrera izan behar dugula eta haurrak jakin behar duela nik argi dut. Hori bai, sartzeko aukera izatea eta praktikan aukera hori baliatzea gauza desberdinak dira.Nire ustez, eguneroko beste hainbat gauzarekin bezala, orekak elkarrekin bilatzea da gakoa: noiz oheratu, noiz eman etxeko giltzak, zein jolas da bortitzegia, zenbat ordu jolastu bideo-jokoetan, noiz izan norberaren telefonoa... Ez dago erantzun orokorrik, adin horietan urte batetik bestera salto itzelak daude.
       
 (DIR) Post #AUfctMqeFdQDXsb6My by txopi@mastodon.eus
       2023-04-15T02:59:40Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @desertorea badaude 9 urteko alabari telefonoa oparitu eta arratsalde osoa bere logelan TikToken nahi duena egiten uzten diotenak.Badaude 8 urteko semetxoa futbolaria atera ez zaienez, behintzat youtuberra izatea nahi dutenak eta zuzenekoak emititzen uzten diotenak.Badaude telefonoa emateko 16 edo 18 urtera arte itxaron nahi dutenak.Eta egongo dira etxeko nerabearen komunikazio guztiak fiskalizatzen dituztenak. Horrelako kasurik ez dut ezagutzen. Normalean oparitu eta ahaztu egiten dira.
       
 (DIR) Post #AUfctNQS6W3tKvLhB2 by muskerrazzurro@mastodon.eus
       2023-04-15T08:03:31Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @txopi @desertorea Gurasoak umeen eredua gara; ez dauka zentzurik nerabe bati sakeleko telefonoa ez erostea  gurasook telefonoaren gainean bagaude une oro, sare sozialetan adi eta erabilera adiktiboa erakutsiz. Guk telefonoa ondo erabilita haiek berdin egingo dute.