Post ASufnGDkmCpaCAfjWq by bixardune@mastodon.eus
 (DIR) More posts by bixardune@mastodon.eus
 (DIR) Post #ASufNwuLRe293cWZwe by mikelgs@mastodon.eus
       2023-02-20T22:48:40Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Ze iritzi atzelariek zestapuntan moztuak botatzeari buruz? Arazo bat izaten ari da? Arautu behar da?https://www.youtube.com/watch?v=jmOUl-Kp3esCC @jogerka @gontxatorre @Ziharae
       
 (DIR) Post #ASufNxdMkG2vJFaX7Q by jogerka@mastodon.eus
       2023-02-21T08:35:08Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Ez nuen kanal hori ezagutzen, harpidetu egin naiz zestapuntaz gehiago ikasteko.Atzelarien kortadei buruz idearik ez. Baina anaiak komentatu zidan 3. eta 4. postuak erabakitzeko funtzioan Olharanek egin omen zuela kortadaren bat, eta Goiko hasarratu omen zan. Frontoian ez nintzan konturatu, baina telebistan argi ikusi omen zan.@mikelgs @gontxatorre @Ziharae
       
 (DIR) Post #ASufNyBkgPYH1tfziS by gontxatorre@mastodon.eus
       2023-02-21T09:54:07Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jogerka @mikelgs @Ziharae nik ere ez nuen polika hori ezagutzen. Nire iritzi pertsonala: abilezia izugarria iruditzen zait, baina kantxan duen eraginaz ideiarik ez daukat.
       
 (DIR) Post #ASufNyu41eztFKPNmi by Ziharae@mastodon.eus
       2023-02-21T15:44:08Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @gontxatorre @jogerka @mikelgs nik ez dakit zer erantzun.
       
 (DIR) Post #ASufNzM4LXOmeBVkR6 by mikelgs@mastodon.eus
       2023-02-21T16:00:12Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @Ziharae @gontxatorre @jogerka nik ere ideiarik ez. Zuk ze iritzi @bixardune ?
       
 (DIR) Post #ASufNzquUs4KBpwNVY by bixardune@mastodon.eus
       2023-02-21T18:49:05Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @mikelgs @Ziharae @gontxatorre @jogerka Ez dut bideoa ikusi (oraindik), baina ez da arrisku kontua izango? Aurrelariek dejada eta kale egiten badute, gehienez, tantoa galduko dute (profesionalei ez zaie ezkerretara joango bestea jotzeko beste, hormabikoa botata ere), baina atzelariek kale egiten badute, tantoaz gain, kidea gal dezakete, batez ere, moztea erabakitzen badute. Bada 'gillermina' izeneko jaurtiketa bat: atzelariak errebesez botatzen du ezkerra 10-11n jo eta frontisean zabalera doa.
       
 (DIR) Post #ASufnGDkmCpaCAfjWq by bixardune@mastodon.eus
       2023-02-21T18:53:43Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @mikelgs @Ziharae @gontxatorre @jogerka 'Jai Alai Blues' dokua ikusi ez baduzue, merezi du, eta hor ikus daitezke pare bat eskapada hilgarri, baita pilotakada baten ostean berriro berba egiten ikasi behar izam zuen puntista kubatar bat ere. Gainera, moztu ankerrak nahita eta estrategia gisa ('nik bota ta hi heu') jaurtitzen omen zituen puntista bat ere aipatzen dute oker ez banago. Nire ustez 'frontoiko arriskuen prebentzioa' da, eta 'etiketa'.
       
 (DIR) Post #ASumNT5L1ZGSF8NsgK by gontxatorre@mastodon.eus
       2023-02-21T20:07:29Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune @mikelgs @Ziharae @jogerka zentzua badauka, bai. Eskerrik asko lezioagatik!
       
 (DIR) Post #ASuncsGbmUlGdnZ916 by jogerka@mastodon.eus
       2023-02-21T20:21:28Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune badirudi hortik doazela gauzak, segurtasun kontu bat (duen arriskua ikusita ez dela gutxi). Joko garbia  @mikelgs @Ziharae @gontxatorre