Post ASIXGIig9QJWcXXdZY by bixardune@mastodon.eus
 (DIR) More posts by bixardune@mastodon.eus
 (DIR) Post #ASIXGHcyDA9ZEXrZ2G by gontxatorre@mastodon.eus
       2023-02-03T08:09:21Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Atzo martin bat topatu nuen, ahituta. Galzorian dagoen espezia da eta, protokoloa jarraituz, 112ra deitu nuen. Polizia autonomoa azkar azaldu zen; ni pozik. Hortik aurrera komeriak.Patruilako esperimentatuena Santa Agedan jotzeko moduko makilarekin eskuan azaldu zen, eta patrikan, erosketako plastikozko poltsa.Hurrengo eszenak hau bezainbesteko surrealista izan ziren eta kontatzeko nahiko tokirik ez hemen.Txoria berreskuratzeko zentro batera eramatea lortu genuen. Horrekin geratuko naiz.
       
 (DIR) Post #ASIXGIC46gE4zOHajo by gontxatorre@mastodon.eus
       2023-02-03T08:19:51Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Horrelako kasuetarako beste telefono zenbaki bat dago Gipuzkoan, baina atzo hondartzan ez nuen eskura.Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza: 943000420
       
 (DIR) Post #ASIXGIig9QJWcXXdZY by bixardune@mastodon.eus
       2023-02-03T09:19:04Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @gontxatorre Aupa zu!