Post AS38rTD3heSCdD7hho by bixardune@mastodon.eus
(DIR) More posts by bixardune@mastodon.eus
(DIR) Post #AS34nCwHr41XC6zTBg by Ionansa@mastodon.eus
2023-01-15T10:32:46Z
0 likes, 0 repeats
Espainiako ezkerraren kanpaina nazionalistak. Zenbat ezagutuko ditugu oraindik! Langileak zatitzeko baino ez dute balio, eta, agian, hori da bilatzen dutena, beren proiektu nazionalista espainiarzalearen mesedetan.
(DIR) Post #AS34nDSBwRXon3uwuu by urtzai@mastodon.eus
2023-01-15T11:11:18Z
0 likes, 0 repeats
@Ionansa nik ez daukat zalantzarik. Ikastola / publiko eztabaida puztu eta kakaztua adibide gordinenetakoa
(DIR) Post #AS34nE81Qv0MsnUM7M by bixardune@mastodon.eus
2023-01-26T22:19:24Z
0 likes, 0 repeats
Zorrotz @urtzai eskolaren adibidea aterata! Ziur aski, zurekin batera @Ionansa eta @jolaus ere gogoari eragiten ariko dira tartetxo batez @IbanZ zirujauak idatzitako hau irakurri ostean: https://ibanzaldua.wordpress.com/2022/03/29/borondatea/
(DIR) Post #AS35HrXtRf3HoxCKae by Ionansa@mastodon.eus
2023-01-26T22:24:58Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @urtzai @jolaus @IbanZ nahiko nuke, zintzoki, sare honetan Iban Zalduak nahiko lukeen debate mota ez sustatzea; tuiterren aurkituko dute espazio askoz erosoagoa, orain arte topatu duten bezalaxe, Hezkuntzaz termino horietan aritzeko.
(DIR) Post #AS36UwiTdERBZmx0rY by bixardune@mastodon.eus
2023-01-26T22:38:32Z
0 likes, 0 repeats
@Ionansa @urtzai @jolaus Bada, ez dut ulertzen zer duten toxikoz @IbanZ |ek Hezkuntzaz aritzeko darabiltzan terminoek. Badakit, ostera, zer duten epikoz egunerokoan Hezkuntzari dagokionez aplikatzen dituen eta buruan zein kalean bizi dituen printzipioek. Elkarbizitzaren izenean bada (eta apur bat azalduta, msdz), 'honelako' eztabaidak saihesten saiatuko naiz, benetan. Ekarpentxoa besterik ez nuen egin nahi!
(DIR) Post #AS387kzFH9UWRgreiW by urtzai@mastodon.eus
2023-01-26T22:56:45Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @Ionansa @jolaus @IbanZ twitter utzi dut juxtuki kaketan berriz ez sartzeko. Ez dut "gu" bezala identifikatzen ditudanekin berriz ere han bizi izan ditudan eztabaida arantzatsuak sare sozialetan eduki nahi.Beste leku edo parametro batzutan eztabaidatuko dugu nahi baduzu.
(DIR) Post #AS38rTD3heSCdD7hho by bixardune@mastodon.eus
2023-01-26T23:05:00Z
0 likes, 0 repeats
@urtzai @Ionansa @jolaus @IbanZ Ados, arazo barik! Baina benetan ez dudala ulertzen 'arantzen' kontua. Agian Musker Enean oso lantzean behin sartzen naizenez, eta ez dudanez sekula konturik izan, ez dut izan kalapita mikatz horien berri... edonola ere, bakea bego! Ahal dela, kritiko...
(DIR) Post #AS71LOsYLZrUt18Gqu by IbanZ@mastodon.social
2023-01-28T19:59:35Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @urtzai @Ionansa @jolaus Niri ere normala iruditzen zait batzuek eztabaidatu nahi ez izatea, eroso daudelako oraingo markoan. Gauza bat argi daukat, ordea: eskola publikoaren aldeko ekintzaileak (eta benetan horretan egunero dihardutenez ari naiz, eta ni bezalako iritziologoez) tonua altxatzen hasi ez diren arte, kontraesanak azpimarratuz eta agente konkretuei zuzenenan seinalatuz, ez da eztabaidarik ere egon: segregazioaren arazoa ez zen ezta existitzen ere.Orain, behintzat, bada.