Post APbefo6bMDJ6DAAxpA by josebagabilondo@mastodon.eus
 (DIR) More posts by josebagabilondo@mastodon.eus
 (DIR) Post #APbeflprnSjTAgKZSi by jon@mastodon.eus
       2022-11-14T12:58:16Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Akats kaltegarria iruditzen zait aurkikuntza hauen aurrean «euskal hizkuntza = euskara» metonimiaren erabilera, historia linguistikoaren okerrezko kontzeptua adierazten baitu.Aranzadik «baskoiera» darabil, gainera: «Epigrafian eta hizkuntzalaritzan adituek dagoeneko ikertu eta definitu dute idazkia eta beraien iritziz baskoieraz idatzia dago (euskara hizkuntzaren aurrekoa).» https://www.aranzadi.eus/eu/idazketa-eskuan
       
 (DIR) Post #APbefmNtkvxEsEFkVU by josebagabilondo@mastodon.eus
       2022-11-14T16:36:32Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon teknikoki bai, arrazoi. baina logika tekniko horri segiz Platon ez da grekoa eta ez zuen grekeraz idatzi. hautua beti da politikoa  eta ezin da tekniko hutsa izan. Gauza bera Beowolf ingelesarekin, saga eskandinaviarrekin eta abar.
       
 (DIR) Post #APbefn8gwxNvDM97RY by jon@mastodon.eus
       2022-11-14T16:53:52Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @josebagabilondo euskarak ez bezala, hizkuntza horiek (zergatik garaien arteko anakronismoa?) jarraipen historikoa egin dakizkieken corpusak dituzte.
       
 (DIR) Post #APbefnfIzhTMqVPAHI by JokinPA@mastodon.eus
       2022-11-14T20:20:47Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @josebagabilondo Halere Gorrotxategik esan du baskon erabiltzen duela euskara zaharra eta euskara arkaikoa beste garai bateko euskarari erreferentzia egiteko erabiltzen direlako
       
 (DIR) Post #APbefo4TU7bc6ZBGVc by josebagabilondo@mastodon.eus
       2022-11-14T16:51:41Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon teknikoki euskara batua ere ez da euskara, kontrakoek beti gogorarazten diguten bezala, Arantzazuko laborategian sortu baitzen era frankensteinar batean ;-). nire guraso bergararrek ez zuten euskara batua ulertzen
       
 (DIR) Post #APbefo6bMDJ6DAAxpA by josebagabilondo@mastodon.eus
       2022-11-14T20:32:25Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @JokinPA @jon Izendapenak ez dira berez arazoa, bi hizkuntza desberdin diren ala ez erabakitzeko erizpideak ez direla tekniko-linguistiko baizik. Hots Irulegikoa euskara baskoia da ala baskoia, euskarekin jarraitasunik ez duena eta beraz hizkuntza desberdin bat dena, ez-euskalduna? Erabaki hori beti politikoa dela azpimarratu nahi dut.
       
 (DIR) Post #APbefooCk6BYOOZmmu by JokinPA@mastodon.eus
       2022-11-14T20:34:42Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @josebagabilondo @jon bai, bai. Noski! Joni nioen, lehen horixe irakurri baitut berrian
       
 (DIR) Post #APbefpJkqnQFyFKyxs by josebagabilondo@mastodon.eus
       2022-11-14T20:51:57Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @JokinPA @jon goian esana errepikatuko dut: hori euskara baskoia da ala hizkuntza desberdin bat, baskoia? erabakia politikoa da, ez zientziazkoa, goiko grekera/latina/gaztelera eztabaidan azaldu dudan bezala. Kultura hegemonikoek beti erabaki dute lehenaldiko aztarnek orainldiaren jarraitasuna frogatzen dutela. Geuk ere gauza bera egitea gomendatzen dut: hori EUSKARA baskoia da. Nazionalismo espainiarrak bere makinaria instituzional osoa desplegatuko du euskara ez dela "zientifikoki" frogatzeko.
       
 (DIR) Post #APbefpxoRrStyU4yP2 by bixardune@mastodon.eus
       2022-11-14T21:05:18Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @josebagabilondo @JokinPA @jon Unibertsitatean iltzatua geratu zitzaidan irizpidea: armadarik badu, hizkuntza da, bestela, dialektoa edo aldaera... enpiriko samarra dirudi...