Post AMnPbJzplKDd0KCFqC by bixardune@mastodon.eus
(DIR) More posts by bixardune@mastodon.eus
(DIR) Post #AMlQjqnNPYxagR54bo by Luukanikos@mastodon.eus
2022-08-21T18:47:46Z
0 likes, 0 repeats
Bilboko jaietako txosnaguneko hausnarketa:Ba al dago Euskal Herrietan multinazionalik gabeko txosnarik?(edo ia gabekorik)Meta hausnarketa: zahar kexati bat bihurtzen ari naiz
(DIR) Post #AMlQjrPf7DaKbAzeHg by mikelgs@mastodon.eus
2022-08-21T19:16:44Z
0 likes, 0 repeats
@LuukanikosJaenen izan naiz oporretan eta herriko jaiak prestatzen ari ziren (Baeza hiritxoan) eta txosna bakoitza kofradia erlijioso batena zen: Columna y lagrimas, La caída, La fervorosa...Hemengo txosnek xedea behintzat interesgarria dute!
(DIR) Post #AMlQjrvDDup2B1kqSe by bixardune@mastodon.eus
2022-08-21T20:39:58Z
0 likes, 0 repeats
@mikelgs @Luukanikos - Konpartsa ekologistek ba al dute txosnarik?- Bai. Gainerakoen eredu bera, urtero-urtero kamiseta berriak, berrerabilpen/birziklapen/murrizketaren zantzurik... gutxi.- Galdera gehiagorik ez dut, Gorentasun.Kontuan har bedi bigarren hizketakideak 'Bai' erantzun ostean esandakoa kenduta ere, berdin funtzionatuko lukeela elkarrizketa hipotetiko honek.
(DIR) Post #AMlRJaxxk28W0z4olc by mikelgs@mastodon.eus
2022-08-21T20:46:28Z
0 likes, 0 repeats
@bixarduneOiartzunen txosnetan aurten plastikozko edalontzia 1€ ordaindu behar zen eta itzuliz gero 50 zentimo bueltan@Luukanikos
(DIR) Post #AMnPbJafGu5NkGQ9bs by Luukanikos@mastodon.eus
2022-08-22T12:09:09Z
0 likes, 0 repeats
@mikelgs @bixardune Kolektibo bakoitzak jakingo du nola eta zertarako jartzen duen txosna, eta ez dut imajinatzen ze lan izango den Bilboko txosna bat muntatzea.Ez dut galdera bota besteen kontraesanak (igual ez dira kontraesanak) azalarazteko, ez da galdera erretoriko bat, galdera bat zen ea norbaitek ezagutzen duen bestelako produktuekin egindako txosna bat, alternatibak, ereduak ikusteko.Gure herrian esperimentuak egin ditugu horren inguruan.
(DIR) Post #AMnPbJzplKDd0KCFqC by bixardune@mastodon.eus
2022-08-22T19:36:40Z
0 likes, 0 repeats
@Luukanikos @mikelgs Niri EHZ baino ez zait bururatzen. Baina Bilboko eskala handiagoa (handiegia?) da...