Post AMjPgsHcvzXg9vKMSG by aldatsa@mastodon.eus
(DIR) More posts by aldatsa@mastodon.eus
(DIR) Post #AMjPgqhmnlHLGTYDx2 by aldatsa@mastodon.eus
2022-08-20T20:11:53Z
0 likes, 0 repeats
Euskarazko matxinsaltok eta katalanezko saltamartí-k osagai berberak dituztela dirudi: Matxin/Martí pertsona-izena eta salto/salta. Norbaitek badaki zergatia?#etimologiak
(DIR) Post #AMjPgrMuKsAjK0n42y by bixardune@mastodon.eus
2022-08-20T21:18:49Z
0 likes, 0 repeats
@aldatsa Tori hirukoa kantxa erditik, txarto botata, agian zuk baloia harrapatu eta matxakatzeko: zomorroen eta folkloreko pertsonaien izenetan, ohiko osagaiak dira mari eta matxin, eta genero marka nahiko nabarmenak dituzte (folkloreko pertsonaien kasuan behintzat: boteprontoan, Altsasuko matxingaiztoak, Lantzeko Miel Otxin/¿Migel Matxin?). Izen eta izenondo deskriptiboak osatzeko ere oso emankorrak. Pirinioetan alderik alde substratu amankomun bat zegoela/dagoela frogatzeko beste argudio bat?
(DIR) Post #AMjPgsHcvzXg9vKMSG by aldatsa@mastodon.eus
2022-08-20T20:17:54Z
0 likes, 0 repeats
Bide batez, Matxin izena zaharra da, idatziz XIV. mendean askotan agertzen da eta matxinatu eta matxinada hitzen jatorrian dago:https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=izenaIkusi&Itemid=472&lang=es&kodea=1733&mota=izenak#Etimologiak
(DIR) Post #AMjRr50Ih6sKPoDWC0 by kilkerra@mastodon.eus
2022-08-20T21:43:05Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @aldatsa Horen harira, marigorri(ngo)ari matxingorri ere deitzen zaio. Eta kattalingorri ere bai.
(DIR) Post #AMjRskqebSxCU0VHay by kilkerra@mastodon.eus
2022-08-20T21:43:25Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @aldatsa Interesgarria. Horren harira, marigorri(ngo)ari matxingorri ere deitzen zaio. Eta kattalingorri ere bai.