Post ALzQWOuj0JSGVQPCim by bixardune@mastodon.eus
 (DIR) More posts by bixardune@mastodon.eus
 (DIR) Post #ALz4yYoha5FoKsbvl2 by desertorea@mastodon.eus
       2022-07-29T12:02:21Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Niretzat Guardia Zibil bat edo Munipa bat polizia berbera dela esaten dudan bakoitzean, jende askok honako esaldi honen tankerakoekin erantzun ohi nau: "Baina munipak herrikoak dira eta gertuko polizia da".Albiste honetako bortxatzaileek, agian, gertuko poliziatzat zuten beraien burua https://www.argia.eus/albistea/gazte-bat-bortxatu-zuten-bi-poliziak-ez-dira-kartzelan-sartuko-ikastaro-bat-jasoko-dute#ACAB
       
 (DIR) Post #ALz4yZCS9mFjWXitmK by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T12:49:54Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @desertorea Nire aburu xumean, polizia osoa da gaitzesgarria, baina polizia guztiak ez dira kumeputak... azken finean, pertsonak (izan ohi) dira eta, lantzean behin, baita humanoak ere! Ezta? @jon
       
 (DIR) Post #ALz5NK2FfvA9jPkvUO by desertorea@mastodon.eus
       2022-07-29T12:54:29Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune bai, noski denetarik dagoela. Ez dut esan polizia guztiak (agente guztiak), kabroiak direnik, ezta ere ez direnik pertsonak. Nahiz eta bai dantzatu izan dudan sarritan "era un hombre y ahora es poli". @jon
       
 (DIR) Post #ALz5bqSbur0mLn0gWe by desertorea@mastodon.eus
       2022-07-29T12:57:07Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune bai, noski denetarik dagoela.Ez dut esan polizia guztiak (agente guztiak), kabroiak direnik, ezta ere ez direnik nire espezie berekoak (😂). Nahiz eta bai dantzatu izan dudan sarritan "era un hombre y ahora es poli". Esan dudana da ez dudala bereizten zein uniforme duten jantzita eta munipak ere txakurrak direla. @jon
       
 (DIR) Post #ALzItixxoivviwWz4q by porru@mastodon.eus
       2022-07-29T13:00:23Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @desertorea @jon Txo Dabid, oaindik ez al deu barneratu txakurrak poliziak baño izaki duinagoak diala? ;)@bixardune, orokorrian poliziak kaka hutsa diala esatian beaien figuraz ai gea, ze ordezkatzeuten ta zein dan beaien zeregina. Halare, koinziditu ohi du polizi sartze dan jendia ere kaka hutsa dala (harreman garbia do)
       
 (DIR) Post #ALzItjT9wjt3Hh7thY by jon@mastodon.eus
       2022-07-29T13:20:56Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @porru @desertorea @bixardune ta beno, baita sistema anarkista batean ere polizia saihestezina litzatekeela, izan erakunde formal bat ala ez.
       
 (DIR) Post #ALzItk2xncWj4jsUVc by porru@mastodon.eus
       2022-07-29T13:27:26Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @desertorea @bixardune Polizia nik estatu edo jabetza bat kontrolatzeko tresna dala ulertzet, ta komunitate anarkista batian ez legoke ez bata ez bestea, beraz netzako poliziaik ez.
       
 (DIR) Post #ALzItkY9vdTqdUTP8K by jon@mastodon.eus
       2022-07-29T13:30:55Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @porru @desertorea @bixardune ez legoke polizia erakunde formalik, zereginak norbanakoengan egongo zirelako. Nola kontrolatu bestela legedia eta arau sozialak betetzen direla? Konfidantza ez da nahikoa.
       
 (DIR) Post #ALzItl5Tvk8SIq414a by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T14:03:39Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @porru @desertorea @bixardune Honelako mezuak ikusi bakoitzuan beti erantzutea pentsatzen det, baina gero azkenean paso egiten det, polemiketan sartzeko gogorik ez..., Hala ere oraingoan sartuko naiz (ziur damutuko naizela)1.- Poliziak kabroiak/txakurrak direla, demagogikoa iruditzen zait.2.- Gehienok izan dugu esperientzia txarren bat poliziaren batekin, baina horrek ez du esan nahi hori denik polizia guztien jarrera. Putasemeak kolektibo guztietan daude.Bai, onartzen det polizia
       
 (DIR) Post #ALzItluWrwy6r9wmdk by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T14:11:44Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @porru @desertorea @bixardune 3.- Ertzain diren lagunak ditut, eta ez naiz lotsatzen, arazorik gabe esaten det. Suhiltzaileak, irakasleak, dendariak, pintoriak edo medikuak diren lagunak bezela ikusten ditut. Ez gehiago, ez gutxiago.
       
 (DIR) Post #ALzItmXWWyA0o6BvQ8 by atxamart@mastodon.jalgi.eus
       2022-07-29T15:08:08Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @jon @porru @desertorea @bixardune Hauetatik nor esan duzu dela zure laguna??
       
 (DIR) Post #ALzItn3mb1xsQ9Hghc by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T15:25:57Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       Zuzen eta gordin izanagatik eta izateagatik iruditu zait oso ona zure erantzuna. Halaber, @jon erabiltzailea ipurterre samarra iruditzen zaidan arren eta gehienetan harekin ados ez nagoen arren, kamustasunik gabeko estiloa eskertzen diot. @desertorea erabiltzaileak kaña bota eta amua pisuegi zela ikusi duenean, atzera egitea niri ere apur bat nerabe iruditu zait (baina oporrak aizue! %100ean dulert). Ez gara gai gordintasuna eta erasoa bereizteko? @atxamart @parreitu  @porru
       
 (DIR) Post #ALzItqXfeMefDiI6Cm by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T14:11:58Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @porru @desertorea @bixardune 4.- Badira urte batzuk gure eraikinean gauean sute bat sortu zala lehen solairuan. Ertzainak izan ziren ikusi zuten lehenak, eta suhiltzaileak heldu aurretik, inongo babesik gabe, beraiek izan ziren sutea itzaltzen lehenak, eta alarma ematen ere.  Niretzat, heroiak. Beraiengatik izan ez balitz, ..., auskalo.
       
 (DIR) Post #ALzIts5jtBV61fEowi by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T14:12:44Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @porru @desertorea @bixardune 5.- Egoera utopiko baten, poliziaren beharrik ez litzateke egongo, baina ez gera hor bizi. Gure munduan putaseme asko dago. Nik hiru alaba dauzkat, eta parrandan ateratzen diren bakoitzean, beti berdina esan behar: "Edariak beti eskutan, ez edan ezezagun batek eskeintzen dizuna, lagunak bakarrik ez laga, ..."6.- Poliziarik gabe, zer egin lapurrekin, bortzatzaileekin, kotxea mozkortuta edo guztiz kolokatuta hartzen dutenekin, ..... ?
       
 (DIR) Post #ALzIttc2Eavck7M7vM by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T14:13:17Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @porru @desertorea @bixardune 7.- "Poliziarik ez " diozuenok, goian deskribatu dudan egoeraren bat bizitzea tokatzen bazatzue, zeini deituko diozue laguntza eske ? 8.- Putasemeak kolektibo guztietan daude. Bai, onartzen det polizia izanik, askoz arriskutsuak direla putaseme-poliziak, baina orduan horietan jarri fokua, eta ez kolektibo osoan.
       
 (DIR) Post #ALzItvLnlv8E8LmBto by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T14:16:51Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @jon @porru @desertorea @bixardune 9.- Mutrikun sortu dan polemika erdian egon dan ertzaina umetatik ezagutzen det. 22 urteko neska gazte eta jator bat. Orain dela bi urte ez zan txakurra eta ezta ere baezpako bat, eta neretzat orain ere ez. Neska jatorra izaten jarraitzen du.10.- Pentsatzen det garai bateko diskurtsoa "zipaioak/txakurrak/..." betirako alde batera uztea denontzat ona litzatekeela, bestela herri bezela ez degu aurrera egingoHala, bukatu det
       
 (DIR) Post #ALzJgxde3RifQ1VMlk by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T15:34:54Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Bikoteak aurrekoan Mutrikukoaz esan zidan desberdin jokatuko lukeela neska ertzain sartu balitz konpartsan sartu aurretik eta ostean sartu balitz. Eman bueltatxu bat.Nuen ertzain lagun bakarrak berak esan zidan ertzain sartua zela, nik ezer susmatu edo galdetu barik. Jodidu ninduen arren, aizue, pertsona bera zela pentsatu nuen: 'Zuk biolentziaren monopolioa? Nik bazileena!' Baina barre egiteari utzi zion. Eta kritikak onartzeari.
       
 (DIR) Post #ALzJrZPCUb8ZRlo7bk by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T15:36:50Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Indarkeria berezkoa dugu. Dirudienez, gero eta gutxiago, baina berezkoa. Eta kudeatu beharra dago. Kontua da soldatapeko justiziero mekanizatu monopentsatzaileek edo guk geuk kudeatzen dugun...
       
 (DIR) Post #ALzKir1hhzWNRgE0h6 by atxamart@mastodon.jalgi.eus
       2022-07-29T14:31:24Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @jon @porru @desertorea @bixardune Indar polizial GUZTIEN xedea herritar xehearen eskubideen gainetik eta biolentzia erabiliz Estatuaren edota oligarkiaren statu quo-a babesteko egina dagoen legedia babestea denean, polizia sartzen de oro sasikume bat dela esatea ez da demagogia, errealitate argia baizik.1312
       
 (DIR) Post #ALzKirWXrKBuzKedlY by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T15:16:30Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @atxamart @jon @porru @desertorea @bixardune zure etxean lapurrak sartzen badira, errepidean istripu bat badezu, zure alabak eraso sexista bat sufritzen badu, zure lagun homosexualak eraso xenofobo bat jasatzen badu, ikastola sarreran droga saltzen daudela ikusten badezu, ..., zeini deitzen diozu ?
       
 (DIR) Post #ALzKirxqDq1eLzQRJQ by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T15:46:22Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon  @desertorea Lagunei, suhiltzaileei edo sendagileari. Gaitasuna izanda, horiek ez dira delegatzen. Zorion edo txarrez, poliziek ez didate sekula lagundu. Izorratu, askotan, eta modu askotan.Esango nuke jarrera nahiko herabea duzula. Borondate oneko pertsona batzuek duten lerratze kognitiboa izango da; gainerakoen borondate ona emantzat jotzea. Eta uste dut @porru ere antzeko bidetik doala, baina  errealistago eta idealistago aldi berean.
       
 (DIR) Post #ALzLCOs8wwPqoXqF8a by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T15:51:47Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea "... edo guk geuk kudeatzen dugun" --> zeintzuk gea guk geuk ? Guk legitimitatea genuke indarkeria kudeatzeko ? Horrek ez gintuen gu ere polizia bihurtuko ? Eta "gu geu" beste inoren menpe (epaileak) egongo ginateke ? Edo gutako bakoitzaren ikuspegiaren arabera indarkeria erabiltzeko legitimitatea izango genuke?
       
 (DIR) Post #ALzLPYgflk5r1GkbY0 by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T15:54:10Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Halaxe da, baina: sartzen direnetako batzuk kumeputa barik autoestimu eta neurona falta konpondu ez duten bigorexiko sozialak dira. Kumeputa izateko eskazen dudan mailara ez dira iristen. Eta berdin txarto, baina etikoki desberdin. Gero, egongo da 'borondate onez' sartzen denik ere, baina sartu ostean irten barik irauten badute...Ba horixe.#PEDO polizia ez dela ona
       
 (DIR) Post #ALzLhK7geoth3srE0m by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T15:24:52Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @atxamart @jon @porru @desertorea @bixardune Zeintzuk? atxiloketa hauek posible egin dutenakhttps://www.berria.eus/albisteak/190472/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-adingabekoen-pornografia-zabaltzeagatik.htm
       
 (DIR) Post #ALzLhKiYRkO6uE6fTc by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T15:57:22Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea Naïf izan da hori. Kuantitatiboki eta kualitatiboki. Bueltatxo bat emango nioke...
       
 (DIR) Post #ALzMODxjRDSYPIepnM by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T16:05:08Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea Masa, herria eta kolektibo hitzak (eta muinean daramatzaten erreferenteak) jatorri, oihartzun eta esanahi desberdinak dituzte, oso. Nik ere Matrixek borondate ona duela sinetsi nahiko nuke, eta borondate txarrekoa dela jakinda ere, entxufauta eta itsu geratzeko pilula irentsi, irensten dut(gu) baina esadazu zer pilula hartu duzun Smith agenteak estimatzen edota babesten zaituela sinesteko, ze nik Morfeok ez darama horrelako merkarik
       
 (DIR) Post #ALzMcXgOulELchNX4C by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T16:07:43Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea eta di-da erantzuteko: nik neure kudeatzen dut, zuk zeurea, guk geurea eta kudeatzen ez dutenena.
       
 (DIR) Post #ALzOOjJF5gA1XJ5VUO by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T16:27:38Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea Nik nahiko nuke sinistu (esan ze pirula hartu behar dudan) polizia gabeko gizarte baten bizi ahal garela, baina utopia bat da.Beste polizia eredu bat behar dela gehiegikeriak identifikatu eta ekiditeko? Ados.Polizia guztiak sasikumeak direla? Ez nago adosJerarkian gainetik dauden epaile eta politikoak ere pikutara bidaliko ditugu? Kasu askotan beraiek bidaltzen dituzte aginduakPolizia, epaile eta politikari gabeko gizartea?
       
 (DIR) Post #ALzQWOuj0JSGVQPCim by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T16:51:25Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea #ZZE, #DIY, #HTM #FTM
       
 (DIR) Post #ALzQbSJLni8GURKn3o by parreitu@mastodon.eus
       2022-07-29T16:29:45Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea Hori uste det anarkia deitzen dela ...EHBildu Jaurlaritzara heltzen denean, Ertzantza desagertuko dela uste dezue hala ?
       
 (DIR) Post #ALzQbStVdH3WIaFfQ8 by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T16:52:20Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea Ezta gutxiago ere. Pilula horiek ere ez zaizkit eskuetatik pasatzen.
       
 (DIR) Post #ALzRKkAwEDrqvUzinQ by bixardune@mastodon.eus
       2022-07-29T17:00:31Z
       
       0 likes, 0 repeats
       
       @parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea 1.- Ez dut sinisten, (hori) badakit.2.- 'Etapa' gisa, ados. Baina funtsean, poliziaren beharrik ez izateraino. Hau da, bai, nik behintzat egoeraren batean, akaso beharra izan edo sentitu nezake. Baina ez dut nahi, funtsean 'babes fisikoa' beharko nukeelako, ez polizia.3.- Ez dut hori esan, baina esan eta berresten dut GEHIEGI direla batak zein besteak.4.- Ez al du Papak kaka egiten?5.- Bai, Papak kaka egiten du.