Post AxJ7I3T4l736uKViGe by crashlogger@mastodon.eus
 (DIR) More posts by crashlogger@mastodon.eus
 (DIR) Post #AxJ7I1x8ONuACyYgqG by crashlogger@mastodon.eus
       0 likes, 0 repeats
       
       Reddit-en galdetu dut eta dirudienez isatzarekin kontuz ibili behar naiz.Laster frogatuko dut ea planeatzen duen eta ostean ea hegaz egiteko kapaz den. Biharko testa, ordea, sinpleagoa da. Komunikazio luzeak lortzea bi gailuak kalean izanda: transmisorea lur mailan eta hartzailea maldan gora, airean dagoen momentu bat simulatzeko asmoz.Horrez gain izena eman diot. Hegazkin militar batzuen ("Panavia Tornado" eta "Eurofighter Typhoon") ekaitzen izenen antzera, "Galerna" deitzea pentsatu dut.
       
 (DIR) Post #AxJ7I3T4l736uKViGe by crashlogger@mastodon.eus
       0 likes, 0 repeats
       
       Gaurko frogak apur bat arraro joan dira. Rafagatan ondo funtzionatu du, baina orokorrean txarto. Apur bat larrituta nago, baina abuztua amaitzen zait eta hurrengo astea okupatuta nago, beraz: Bhar glide test bat eta agian motorea martxan jarriko dut. Antena hartzailea zintaz itsatsiko dut eta goruntz apuntatu. Zorte apur batez, eraikinetatik urrunago egonda gauzak hobeto joango dira...Hala ere, kola beroko pistola, zinta, kortxo estra eta goma elastikoak prest ditut konponketak egiteko :D