Posts by parreitu@mastodon.eus
(DIR) Post #A95LSoUbLxLgFhd3M8 by parreitu@mastodon.eus
2021-07-08T15:52:45Z
0 likes, 0 repeats
@izaro @miren nik atxukale.eus ere githuben dakat, baina oker ez banabil, gitlab erabiliz antzeko funtzionalitatea lortu daiteke
(DIR) Post #ALzItl5Tvk8SIq414a by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T14:03:39Z
0 likes, 0 repeats
@jon @porru @desertorea @bixardune Honelako mezuak ikusi bakoitzuan beti erantzutea pentsatzen det, baina gero azkenean paso egiten det, polemiketan sartzeko gogorik ez..., Hala ere oraingoan sartuko naiz (ziur damutuko naizela)1.- Poliziak kabroiak/txakurrak direla, demagogikoa iruditzen zait.2.- Gehienok izan dugu esperientzia txarren bat poliziaren batekin, baina horrek ez du esan nahi hori denik polizia guztien jarrera. Putasemeak kolektibo guztietan daude.Bai, onartzen det polizia
(DIR) Post #ALzItluWrwy6r9wmdk by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T14:11:44Z
0 likes, 0 repeats
@jon @porru @desertorea @bixardune 3.- Ertzain diren lagunak ditut, eta ez naiz lotsatzen, arazorik gabe esaten det. Suhiltzaileak, irakasleak, dendariak, pintoriak edo medikuak diren lagunak bezela ikusten ditut. Ez gehiago, ez gutxiago.
(DIR) Post #ALzItqXfeMefDiI6Cm by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T14:11:58Z
0 likes, 0 repeats
@jon @porru @desertorea @bixardune 4.- Badira urte batzuk gure eraikinean gauean sute bat sortu zala lehen solairuan. Ertzainak izan ziren ikusi zuten lehenak, eta suhiltzaileak heldu aurretik, inongo babesik gabe, beraiek izan ziren sutea itzaltzen lehenak, eta alarma ematen ere. Niretzat, heroiak. Beraiengatik izan ez balitz, ..., auskalo.
(DIR) Post #ALzIts5jtBV61fEowi by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T14:12:44Z
0 likes, 0 repeats
@jon @porru @desertorea @bixardune 5.- Egoera utopiko baten, poliziaren beharrik ez litzateke egongo, baina ez gera hor bizi. Gure munduan putaseme asko dago. Nik hiru alaba dauzkat, eta parrandan ateratzen diren bakoitzean, beti berdina esan behar: "Edariak beti eskutan, ez edan ezezagun batek eskeintzen dizuna, lagunak bakarrik ez laga, ..."6.- Poliziarik gabe, zer egin lapurrekin, bortzatzaileekin, kotxea mozkortuta edo guztiz kolokatuta hartzen dutenekin, ..... ?
(DIR) Post #ALzIttc2Eavck7M7vM by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T14:13:17Z
0 likes, 0 repeats
@jon @porru @desertorea @bixardune 7.- "Poliziarik ez " diozuenok, goian deskribatu dudan egoeraren bat bizitzea tokatzen bazatzue, zeini deituko diozue laguntza eske ? 8.- Putasemeak kolektibo guztietan daude. Bai, onartzen det polizia izanik, askoz arriskutsuak direla putaseme-poliziak, baina orduan horietan jarri fokua, eta ez kolektibo osoan.
(DIR) Post #ALzItvLnlv8E8LmBto by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T14:16:51Z
0 likes, 0 repeats
@jon @porru @desertorea @bixardune 9.- Mutrikun sortu dan polemika erdian egon dan ertzaina umetatik ezagutzen det. 22 urteko neska gazte eta jator bat. Orain dela bi urte ez zan txakurra eta ezta ere baezpako bat, eta neretzat orain ere ez. Neska jatorra izaten jarraitzen du.10.- Pentsatzen det garai bateko diskurtsoa "zipaioak/txakurrak/..." betirako alde batera uztea denontzat ona litzatekeela, bestela herri bezela ez degu aurrera egingoHala, bukatu det
(DIR) Post #ALzKirWXrKBuzKedlY by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T15:16:30Z
0 likes, 0 repeats
@atxamart @jon @porru @desertorea @bixardune zure etxean lapurrak sartzen badira, errepidean istripu bat badezu, zure alabak eraso sexista bat sufritzen badu, zure lagun homosexualak eraso xenofobo bat jasatzen badu, ikastola sarreran droga saltzen daudela ikusten badezu, ..., zeini deitzen diozu ?
(DIR) Post #ALzLCOs8wwPqoXqF8a by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T15:51:47Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea "... edo guk geuk kudeatzen dugun" --> zeintzuk gea guk geuk ? Guk legitimitatea genuke indarkeria kudeatzeko ? Horrek ez gintuen gu ere polizia bihurtuko ? Eta "gu geu" beste inoren menpe (epaileak) egongo ginateke ? Edo gutako bakoitzaren ikuspegiaren arabera indarkeria erabiltzeko legitimitatea izango genuke?
(DIR) Post #ALzLhK7geoth3srE0m by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T15:24:52Z
0 likes, 0 repeats
@atxamart @jon @porru @desertorea @bixardune Zeintzuk? atxiloketa hauek posible egin dutenakhttps://www.berria.eus/albisteak/190472/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-adingabekoen-pornografia-zabaltzeagatik.htm
(DIR) Post #ALzOOjJF5gA1XJ5VUO by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T16:27:38Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea Nik nahiko nuke sinistu (esan ze pirula hartu behar dudan) polizia gabeko gizarte baten bizi ahal garela, baina utopia bat da.Beste polizia eredu bat behar dela gehiegikeriak identifikatu eta ekiditeko? Ados.Polizia guztiak sasikumeak direla? Ez nago adosJerarkian gainetik dauden epaile eta politikoak ere pikutara bidaliko ditugu? Kasu askotan beraiek bidaltzen dituzte aginduakPolizia, epaile eta politikari gabeko gizartea?
(DIR) Post #ALzQbSJLni8GURKn3o by parreitu@mastodon.eus
2022-07-29T16:29:45Z
0 likes, 0 repeats
@bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea Hori uste det anarkia deitzen dela ...EHBildu Jaurlaritzara heltzen denean, Ertzantza desagertuko dela uste dezue hala ?
(DIR) Post #AWhDPInMcj3k3g6Qy0 by parreitu@mastodon.eus
2023-06-13T16:43:56Z
0 likes, 0 repeats
@juanan Eta euskerarekin zelako emaitzak lortzen dira?Duela aste batzuk "Whisper AI" teknologian oinarritzen zen soluzio bat probatu nuen, eta euskarazko audioekin ez zuen ezer asmatzen ....